XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4 GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOKO ADMINISTRAZIOA

Gipuzkoako Foru Aldundia

Hiri Antolaketa Arauetako 30 Zonako (Itziarko) zati baten Barne Erreformarako plan bereziaren behin-betiko onespena.

Ordenantza erregulatzaileak.

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA OBRA HIDRAULIKO ETA HIRIGINTZA DEPARTAMENTUA Hirigintza eta Arkitekturako Zuzendaritza Nagusia Iragarkia

Diputatuen Kontseiluak, 1995eko abuztuaren 2ko batzarraldian, erabaki bat hartu zuen eta horren edukina ematen da ondoren argitara:

Udal tramite egokia egin ondoren, Debako Udalak sustatuta, aurkeztu da behin-betiko onarpena emateko herri hartako Antolaketako Arauetako 30 Zonako (Itziarko) zati baten Plan Berezia.

Horren helburua da Itziarko herrigunearen zati baterako, konkretuki Prozesio eta Mutxiarte kaleen arteko eremurako, indarrean dauden Antolaketako Arauetan aurrikusitako antolaketa xehekatua aldatzea, pilotalekuaren aurrean plaza berri bat eginez eta plaza horri lotutako etxebizitza zona eta dentsitate gutxiko etxebizitza zona berria banatzeko bide berri bat irekiz.

Udal fasean, Aurrerapena tramitatu ondoren, Udal Batzarreak 1995eko urtarrilaren 26an egindako bileran erabaki zuen hasierako onarpena ematea Planari zehaztapen batzuk eginez iharduteko sistemari eta egiteko epeari buruz.

Espedientea jendaurrean erakutsita egon zen denboran bi alegazio idatzi aurkeztu zirenez, txosten egokiak egin ondoren, Udal Batzarreak 1995eko apirilaren 27an egindako bileran erabaki zuen ezestea aurkeztutako alegazio horiek eta behin-betiko onarpena ematea dokumentuari Etapa Planari, Xehetasun Azterketari eta udalak bide eta plazaren hiritartzea finantzatzeari buruzko aldaketak eginez.

Ondoren Foru Diputaziora bidali zen espedientea behin-betiko onarpena emateko.

Maiatzaren 31ko 4/1990 Legean ezarritakoari jarraituz, bere iritzia eskatu zaio Euskal Herriko Lurralde Antolaketako Batzordeari, eta ez duenez Batzordeak 5/1994 bileran seinalatutako epean eman ulertzen dugu, hortaz, ez diola eragozpenik jartzen Planari.

Proiektua aztertu ondoren, zuzentzat jotzen dugu bere edukia eta bat datorrela lortu nahi diren helburuekin uste dugu.

Bestalde, aplikagarri den hirigintzako legerian aurrikusitako ihardunbide arauak bete dira tramitazioan, beharrezko delarik, hala ere, zehaztasun batzuk egitea behin-betiko onartzeko.

Dokumentazio grafikoari dagokionez seinalatu behar dugu, lehenik, 3.6 planoan kontsolidatuta geratzen den Errementikua baserriari lotutako lurzati pribatua definitu egin behar dela;

bigarrenik, beharrezko dela C lurzatiaren mugaketari buruzko 3.4 eta 3.6 planoetan seinalatutakoaren arteko kontraesana zuzendu behar dela, eta era berean 3.3 eta 3.4 planoen artekoa ere, hor azaldu beharko baitu A lurzatiko ataripea jabari pribatua dela, baina herri onurako zortasuna duena lurgainean.

Ordenantzei dagokienez, seinalatu behar dugu 9. artikuluan erregulatutako teilatupeko etxebizitzak, kontatzeko orduan, antolatutako probetxamendu osoa eduki beharko du kontuan.

Era berean, beharrezko da kentzea 12. artikuluko bigarren puntua, 24. artikuluarekin kontraesanean dagoelako, eta 23. artikuluko azken paragrafoa ez delako egokia.

Azkenik, 29. artikuluan erregulatutako hegalkin itxiak kendu egin behar dira indarrean dauden Antolaketako Arauetako Hirigintza Arautegiko 27. artikulura ez delako egokitzen, eta ondorioz 0.80 m-tan murrizten da 30. artikuluan erregulatutako gehieneko teilatu hegalaren dimentsioa, horrela zuzenduta geratzen direlarik 50, 51 eta 52. artikuluak.

Azkenik, Hiritartze Proiektuan hirigintza oztopoak kentzeari buruzko arautegia bete dela bermatu beharko da, batez ere egin nahi den bide berriari dagokionez.

Adierazitakoa kontuan hartuz, Diputatuen Kontseiluak, aplikagarri den legeria ikusirik, Obra Hidrauliko eta Hirigintza Departamentuko foru diputatuaren proposamenez, eta aztabaidatu ondoren ERABAKI DU

Behin-betiko onarpena ematea Debako Udalak sustatu eta tramitatutako Hiri Antolaketa Arauetako 30 Zonako (Itziarko) zati baten Barne Erreformarako Plan Bereziari, behin-behineko onartzeko udal erabakian seinalatutako baldintzetan eta erabaki honetako azalpen zatian adierazitako aldaketak eta zehaztapenak eginez, beharrezko izango delarik zuzendutako dokumentazio egokia egitea, bi hilabeteko epean, Foru Diputazioara bidaliko dena tramitatzeko.

Erabaki hau behin-betikoa da eta administrazio bidea amaitzen du.

Nahi izanez gero, Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoa aurkez dezake interesatuak Euskadiko Justiziako Auzitegi Nagusiak Bilbon duen Administrazio Administrazioarekiko Auzietako Salan, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, aldez aurretik Diputatuen Kontseiluari adierazita, Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Ihardunbidearenak, 110.3 artikulan dioena betez.

Aipatutako dokumentazio bateratua aurkezturik, ondoren bertan dagoen Ordenantza Erregulatzailean argitaratzen dira.

Donostia, 1996ko azaroak 4.-Antonio Majó, (b.o.) Idazkari Teknikoak.

(5260)(11678) ORDENANTZA ERREGULATZAILEAK ATARIKO TITULUA

1. artikulua.

Eremua.

Ordenantza hauen helburua, 1986an behin-betiko onetsi ziren Debako Planeamendurako Hiri Antolaketako Arauetako 30 zonaren zati baten Barne Eraberrikuntzako Plan Bereziak hartzen duen eremu osoan eraikuntza eta lurzoruaren erabilera arautzea da.

2. artikulua.

Indarrean sartzea.

Proiektu honetako xedapenak, behin-betiko onespenaren akordioa, Tokiko Arautegiko Oinarrien Legearen 70.2 artikuluak ezarritakoaren arabera eta Ordenantzen testu osoa barne duela, argitaratzen denean sartuko dira indarrean.

3. artikulua.

Indarrean irauteko baldintzak.

1. Proiektu honetako xedapenak indarrean egongo dira, ezarritako prozeduraren bidez, beste xedapenek aldatzen edo indargabetzen dituzten artean.

2. Proiektu honetako xedapenen bat deuseztatzeak, indargabetzeak edo aldatzeak ez du gainontzekoen baliogarritasuna ukituko, non eta elkarren arteko erlazioa edo menpekotasuna direla tarteko, aplikaezinak gertatzen ez diren.

4. artikulua.

Derrigortasuna.

Barne Eraberrikuntzako Plan Berezi honen eremuaren barruan gauzatzen diren eta Lurzoruaren Legeko 242. artikuluan eta Hirigintzako Disziplinako Arautegiaren 1. artikuluan aurrikusitako eraiketak eta lurraren erabilerak honako hauei lotu beharko zaizkie: Plan honetan ezarritako antolaketa-xedapenei, indarrean dauden Hiri Antolaketako Arauetako Eraikuntzako Ordenantza Orokorrei eta, hala balitz, hauen ordez behin-behingotasunez ezartzen diren xedapenei.